julenapezetxea.com

Julen Apzetxea © 2013

Beti Esploratzen, Ikasten eta Zabaltzen.

Julen Apezetxeak munduan zehar izen onekoak diren Zientzialari, Terapeuta, Txaman, Maisu Espiritual, Artistekin... ikasi eta elkarlanean aritzearen ohorea dauka. Bide txamanikotik, naturak berak zuzenean irakasten duena ere oinarritzat dauka, Zientzia Modernoa eta Arbasoen Aintzinako Jakinduria elkar uztartuz.


· Kanadako Gizarte Zientzia Integralen Institutu Internazionalean (IIIHS-SSF) Ikasia eta boluntario izana da urte 1 eta erdiz, eta 2013-2014 ikasturtean irakasle gisa aritua bertan.


· Ameriketako Estatu Batuetan entrenatua da Dr. Zacciah Blackburn-ekin, Soinu Sakratuan eta SoinuTerapian eta Irakaskuntza Txamanikoetan, The Center of Light Institutuan.


· Beste hainbat ikasketez gain, Polimeroen Ingenieritzan bi urtez ikasi zuen North Londoneko Unibertsitatearen bidez eta Musikako Maisu esperientziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bidez.


Soinu Terapeuta
Soinu Terapia kontsulten bidez, banaka, bikoteka, familian edo taldeko sesio moduan, zure hazkuntzarako behar dituzun tresnarik baliotsuenak zein diren argitzen dizu, momentuan bizi duzun prozesuaren ulermena erreztuz eta sendatuz. Emozioen lanketa, traumak, beldurrak, autoestimua, ikasteko zailtasunak, arreta arazoak, erabakiak hartzeko zailtasunak,... arazo muskularrak, hezurrak,... ber-orekatze energetikoak,... 


Hizlari eta Maisua.

Julenek  Zientzia Modernoa eta Aintzinako Jakinduriaren arteko elkarkuntzaren ulermena sakontzen duen bidai batean barneratuko zaitu. Tailer eta erretiro aberasgarrietan murgilduz, zientziarik berrienaren eta natura zein gure arbasoen irakaskuntzen bidez, Zuregan dagoen Maisu-Maistra esnatzen lagunduko dizu. Gainera, guzti hau, pertsonalki esperimentatu ahal izango duzu, Meditazio, Praktika Txamaniko, Terapeutiko eta Zuzeneko Soinu Sakratuaren bitartez, ahotsak, kantu harmonikoak eta instrumentu terapeutiko eta txamanikoak uztartuz.


Musikari Profesionala.

Julen musikaria da 5 urte zituenetik; 15 urte baino gehiagoko karrera profesionalarekin, musika estilo ezberdinak lantzen ditu, bai zuzenean eta baita grabazio estudioan ere.


Julen Apezetxeak Garapen Pertsonalerako eta Espiritualerako Kurtsoak zuzentzen ditu.

· Soinu Sakratua.

· Geometria Sakratua.

· Irakaskuntza Txamanikoak.

· Asteroko Meditazioa zure herrian.

· Garapen Espiritualerako programak.

· Lau elementuak eta beraien kontzientzia.

· Espazio Sakratuen Sorkuntza eta Prestakuntza.

· Instrumentu Txamanikoen eta Terapeutikoen eraikuntza.

· Soinu Terapiarako instrumentuen ezagutza eta berauen erabilpena.

· Gizakiaren Fisiologia Bibrazionala, zentru energetikoen ulermena eta hauen esnatzea.

· Irteera eta erretiroak naturan. Ikasi leku sakratuak antzematen, bertako kontzientziarekin komunikatzen eta lau elementuekin elkarbizitzen.

    Informazio gehiago nani baduzu,

    jarri gurekin kontaktuan:



Zein da julen