ordua hartzeko

julenapezetxea.com

Bakarkako saio bat nahi baduzu, idatzi hemen

24 ORDU BAINO LEHEN ERANTZUNGO DIZUGU

SOINU TERAPIA SESIO PRIBATUAK

Bidaltzeko egin klik

ZER DA SOINU TERAPIA?


Bai al zenekien kantatu, hitz egin, ahostu, eta instrumentu bat jotzerakoan, ekintza horien atzean beti intentzio kontziente edo inkontziente bat dagoela? Intentzio hori kontzientea denean, soinuaren bidez enegia zuzendu dezakegu gorputzeko atal batera, edo munduko leku batera. Teknika berezi batzuen bidez, gure ahotsa edo Soinu Terapiarako sorturiko tresnen bidez, Unibertsoko indarrak (kontzientziak) erakarri ditzakegu Terapia prozesuan lagun gaitzaten. Ondorioz, Soinua helburu terapeutikoetarako erabiliz emaitza bikainak ematen ditu. Horregatik, azken urteotan pisuzko garrantzia hartzen ari da mundu osoko hospitaleetan ere. Zorionez, aintzinatik kultura guztietan sendatzeko erabili izan den tresna hau, teknologia eta medikuntza modernoan berreskuratu eta aplikatzen ari dira orain.

Mundu guztian zehar, unibertsoaren sorkuntzari buruzko teoriek, erregistro historikoek, eskuzkribuek, ahoz-ahoko istorioek,... erligioek, herrialde indigenek,... denek hitzegiten digute nola "soinua izan zen kreazioaren giltza". Orain, badakigu unibertsoa konstanteki birziklatzen, birsortzen, "birkreatzen", den ziklo infinito batean bizi garela. Beti sortzen eta aldatzen ari garela. Soinua eta sorkuntzaren artean zuzeneko erlazioa dago. Soinua eta bizitza. Ondorioz, soinua ulertzeko eta berarekin erlazionatzeko gaitasuna, zuzenean erlazionaturik dago bizitza ulertu eta berarekin erlazionatzeko gaitasunarekin.

Dakigunez, soinuak forma geometrikoak sortzen ditu. Zenbat eta harmonikoagoak izan soinuen arteko interakzioak, orduan eta patroi geometriko harmonikoagoak sortuko dira. Eta zenbat eta informazio gehiago jarri soinuaren baitan (frekuentzia igoera), orduan eta komplexuagoak izango dira patroi geometrikoak. Ernst Chadni Zimatikaren (Cymatics) sortzaileari esker, argi eta garbi ikus dezakegu orain arte azaldu dudana. Soinua eta formaren arteko lotura. Ikusi Zimatikako esperimentu hauen bideoak:

Zientzia orain hasi da atomo guztiek kontzientzia dutela onartzen, eta aintzinatik, gure arbasoek betidanik esan izan digute "forma izan ezkero, kontzientzia dauka" esaera. Zergatik ari naiz zuri hau esaten? Soinua eta errealitatearen arteko erlazioa azaltzeko. kontzientzia motaren bat eduki ezkero, formaren bat hartuko du eta forma horrek frekuentzia mota bat zabalduko du. Hau dena aldi berean gertatzen da. Zer gertatuko litzateke frekuentzia hori aldatuko bagenu? Forma ere, aldatu egingo litzatekeela. Ondorioz, forma horren eta bere ingurunearen errealitatea aldatzen da. Teknika hau Soinu Terapian erabiltzen da nahaste, gaixotasun fisiko, emozional eta mentalak sendatzeko. Hauxe da Soinu bidez Sendatzearen prozesuaren oinarria.

Soinuak edozer gauza zeharka dezake. Gasak, likidoak eta solidoak; airea, ura, lurra,... egitura atomiko guztiei eraginez. Gizakiaren belarriak 20Hz eta 20.000Hz bitartean entzun dezake, baina honek ez du esan nahi beste soinu frekuentziak existitzen ez direnik eta gurekin elkarreragiten ez dutenik. Guk makinekin neurtu ditzakegun soinu frekuentzia guztien %3a bakarrik entzun dezakegu belarriekin. Baina gure gorputzak, beste frekuentzia guzti horiek antzematen ditu, bibrazioak sentituz eta horiekiko jokaera bat edo bestea hartuz.

​Oso garrantzitsua da gure inguruko soinuetaz ohartzea, kontzienteago izatea, izan ere bereziki azken urteotan aldaketa drastikoak jasaten ari baikara existentziako maila guztietan: aldaketa klimatikoak, teknologikoak, kosmikoak, eguzkiarenak, planetarioak,... inoiz esperimentatu ez dugun moduan bizi gara. Edo behintzat ez gara oroitzen honelako beste aldaketarik izan dugunik historian zehar.  Gero eta abiadura handiagoan bizi gara eta, espazioa eta denbora ez dira lehengo berak. Aipaturiko kasu guzti hauen aktibitate elektromagnetikoen maila igotzen ari da eta honen ondorioak ezberdinak izan daitezke, aldaketa hauekiko egokitze edo ez egokitzearen arabera.
Aldaketa elektromagnetikoetara egokitzearen zailtasunak oso bistakoak dira. Esaterako, zientifikoki azal daiteke Lur planetaren pultsazio elektromagnetikoa (Schumann frekuentzia), orain dela 20 urte arte, historikoki 7.8 Hertziotan estatikoki mantendu zen inolako mugimendurik gabe. Orain berriz, ia 14Hz-raino igo da eta igotzen doa geltitu gabe. Ebidentea da Lur planeta organismo bizidun bat dela eta hori aspalditik genekiela. Aintzinatik Ama Lurra deitzen diogu, bizidun kontzientea dela aitortuz. Animali, landare, bizidun guztiak ere, Galaxia osoa eta Ama Lurrarekin batera, frekuentzia aldaketa hau ematen ari dira etengabe, Ama Lurrarekin kontaktu eta erritmo naturalean bizi direlako. Gu berriz, gizakiok, konexio natural hori autsi genuenez, zaila egiten zaigu frekuentzi aldaketa hauekiko egokitzapena. Hortik sortzen dira gaixotasunak. Gure zelulek frekuentzia naturalean bibratzen ez dutenean, egitura molekularrak eta energetikoak gaixotu egiten dira. Kitarra baten soka desafinatua hartu dezakegu gaixotasunen kasuaren adibide bezala. Hala ere, bestalde, jakin badakigu gure egokitzeko, afinatzeko, abilezia ere esnatzen ari dela. Hemen sartzen da jokoan Soinu Terapia modu azkar eta eraginkorrean, gure gorputza, emozioak eta pentsamendua frekuentzia naturalera itzuliz, gure bizitza harmoniko eta osasuntsu bihurtuz.

Bai al zenekien kantatu, hitz egin, ahostu, eta instrumentu bat jotzerakoan, ekintza horien atzean beti intentzio kontziente edo inkontziente bat dagoela? Intentzio hori kontzientea denean, soinuaren bidez enegia zuzendu dezakegu gorputzeko atal batera, edo munduko leku batera. Teknika berezi batzuen bidez, gure ahotsa edo Soinu Terapiarako sorturiko tresnen bidez, Unibertsoko indarrak (kontzientziak) erakarri ditzakegu Terapia prozesuan lagun gaitzaten. Ondorioz, Soinua helburu terapeutikoetarako erabiliz emaitza bikainak ematen ditu. Horregatik, azken urteotan pisuzko garrantzia hartzen ari da mundu osoko hospitaleetan ere. Zorionez, aintzinatik kultura guztietan sendatzeko erabili izan den tresna hau, teknologia eta medikuntza modernoan berreskuratu eta aplikatzen ari dira orain.

Ondorengo puntuak, Soinu Terapiaren bidez goza ditzakezun onuretako batzuk dira:

- Soinuak oso azkar ekar zaitzake erlaxazio egoerara, estresa eta balio ez dizuten emozioak askatuz.
- Erabilera psikoterapeutikoetarako oso eraginkorra da, zuzenduriko imaginazioa, soinua eta intentzioa uztartuz.
- Soinuak zure burmuinean serotonina sortzen laguntzen du, ongi sentitzearen sentsazioa emanez eta jokaera baikorragoak hartuz. Pentsamendu positiborako bultzada naturala da.
- Meditaziorako tresna bikaina da. Soinua hain indartsua da, zure pentsamenduak ordenatzen dituela, zure barne jakinduria esnatuz, ikuspegi zabalago bat hartuz eta zure bizitzako egoerak hobeto ulertzeko abileziak barneratuz.
- Soinuaren bidez, denbora-espazioan zehar bidaiatu dezakezu, erregresioak eginez, edo errealitate dimentsional garaiagoetarako ateak ireki, denen onerako beharrezko informazioa ekarriz.
- Soinua bide bikaina da sendatze prozesua azkartzeko.

Telefonoa:    +(34) 675712102