Julen Apezetxeak Aurrez-aurre, telefonoz eta Spype

bidezko bakarkako saioak eskeintzen ditu.

julenapezetxea.com


TESTIgantzak


Olatz Agirrezabala. Asteasu.

Julenek saio bakar bat nahikoa izan zuen neure barruko atea irekitzeko. Julen eta musika bat dira. Batasun honek sortzen duen bibrazioa hain da sakona, barne barneraino sartu eta argi bat pizten dizula. Orduantxe sentitu nuen BAKEA. Orain, dena desberdin ikusten dut, maitasunez beteta nago, arazoak beste modu batera askatzen dakit. Eragina familia osoan zabaldu da.

Julen! umiltasun osoz eta irrifartsu eskaintzen duzu zure burua soinuarekin batera. Bibrazio horren bidez, jende asko esnatuko duzu! Mesedez jarraitu horrela.


Garikoitz Zubilaga. Alegia.

Bizitzak aurrean jartzen digunarekiko hartzen dugun jarrerak baldintzatzen du gure garapen pertsonala. Gizakia, izaki berezia da, bere barruan potentzial izugarria duena, baña oro har, garatu gabe ditugunak. Gure ezagutzak esperientzietan oinarritzen diren heinean, bide honen hautua egiten duenak bakarrik "daki" gure baitan aurkitzen den aberastasunaz... Zeure burua ezagutzea, ez da zeure kulturak, jaso duzun hezkuntzak, tokiko tradizioek, azken finean zure iraganak zeuregan ipiñi duen identitatearen ilusioa onartzean oinarritzen...hain juxtu, zeure iraganak zeure soñean ipiñitako zama hori kentzean datorren aurkikuntza baizik...hortik etorri ohi da unean uneko perzepzio intentso eta garden batetik datorren kontzientzi mailak eskeintzen digun jakinduria. Zentzu horretan, gauza askotaz ohartzen zara, eta batez ere, gizakia bere egoaren ilusioan murgilduta dagoen bitartean sortzen jarraitzen duen erokeri guzti honen zentzugabekeriaz... Hau errotik aldatu nahi bada, ezinbestekoa dugu barrurantz so egitea... Zentzu honetan, Julen nire lagun maitearekin izandako esperientziek, ibilbide sakon eta serio bat daramala esan didate...bere barruan argi asko izateaz aparte, dohai asko dituen pertsona bat da eta dudarik gabe, bere jakinduria besteei transmititzeko garaiean, irixten den pertsona bat... Bizitza honek eskeintzen dizkigun mila mirarietaz gozatuz, besteei goza arazten dakiena...pertsona argia eta maitakorra... eta soñuaren mundu zirraragarria maixutasunez menperatzen duena... eskerrikasko zuen etxeko ateak irekitzearren Julen... miresmenez eta maitasunez...

Garikoitz.


Aitzpea Aranguren. Zarautz.

Julen Apezetxeak soinuarekin gidatzen duen meditazioa plazer bat da gure arimarentzat. Mundua desagertu egiten da instrumentu ezberdinen eta ahotsen soinuarekin dantzatzeko. Norbera bere buruarekin ondo sentiarazten du eta bake sentsazio handi bat sentitzen da, egunerokotasunean izan ditzakegun presak eta buruhausteak alde batera utzita. Entzuteko, sentitzeko eta sendatzeko espazio bat da. %100ean gomendagarria. Aitzpea, Zarautz.



Alba Carrascosa. Valencia.
Julen Apezetxearen tailer, ikastaro eta meditazio talde ezberdinetan parte hartzeko plazerra izan dut eta benetan mundu guztiari gomendatzen diodan esperientzi bat da. Maila espiritual zein fisikoan, bake eta argiz beteriko bainu bat hartzea bezalakoa da. Bibrazioa eta soinua taldean lantzerakoan, inguratzen gaituen guztiarekin eta norbera bere buruarekin modu azkarrago eta sakonago batean konektatzea errazten du. Barne bakea eta oreka aurkitzeko modu eraginkorra da.Hitz hauekin ideia bat eman daiteke, baina ezin da deskribatu benetan esperimentatzen dena. 


Iñigo Irazoki. Leitza-Huitzi.
Naturarekin, bertan bizi diren izpirituekin eta bere esentzia sakonarekin oso konexio sakona. Gure arbasoekin, Lurrarekin oso konexio sakona. Jende gutxik bezala, Soinu Sakratua, kantua eta sendagaia den musikarekiko konexioarekin transmititzen du. 
Julenek ahaztuak izan diren antzinako energia eta izpiritua berreskuratzen du, orainaldian lagungarria izan dadin. Norbanakoari bizitzaren magia edozein momentu zein edozein txokotan dagoela gogorarazten digu. Bere bihotz erraldoiarekin, arimaren ondoraino bidaiatzen da. Eskerrikasko Julen!



David Barcos. Pamplona-Iruña.
Mundu osoan zehar bidaiatzen eta maisu asko behatzen daramatzadan bi hamarkada baino gehiagoren buruan, noizean behin liluratzen nauen baten bat aurkitzen dut. Julen zalantzarik gabe horietako bat da. Beste pertsonoi laguntzeko egiten duen lana, desioa zein konpromezu zintzoak benetan txunditurik nauka eta bere bizi-kalitatea hobetzea bilatzen duen edonork seriotasunez kontutan izan beharko luke. 

Jesus María Bazquez. Bilbao.

Anai arreba maitagarriak!!!! Asko gustatuko litzaidake JULEN izeneko izaki handi honekin izan nuen esperientzia kontatzen utziko bazenidate. 
Nire bizitzako etapa honetan, Julenekin zenbait momentu elkarbanatzeko zortea izan dut, eta beregandik hauteman dezakedana, armonia perfektu batean aurkitzen den jakinduria handia da.
Badira zenbait xehetasun azaldu nitzakeenak baina ziurraski ez zenukete sentituko, izan ere JULEN bezalako pertsona batekin esperientziarik bizitzen ez baduzu, oso zaila izan daiteke erabat ulertzeko. Nire barren barrenetik Julen, oparitu eta nirekin elkarbanatu dituzun jakintza guzti horiengatik eskertu nahi dizut. Bizitzak seguruenik bidean berriz elkartuko gaitu. Eskerrikasko bihotzez Julen, eta unibertsoak ahalbidetu dezala zure bidean gurutzatzen diren pertsona guzti horiekin, daukazun jakinduria infinito hori armonia betez elkarbanatzen.
Mila esker, hain maitasun purua eta hain maitatua den izaki honetaz disfrutatzeko izan dudan aukeragatik.   



Mireia Martinez. Etxalar.

Julen, guztion bihotzetan aztarna uzten duen pertsona horietakoa da, bere eskuzabaltasun eta humiltasunak liluratzen gaituena. Munduaren eboluzio eta kontzientzia aldaketan asko eskaini dezakeen maisu handia da. Baina Julenengandik arreta gehien deitzen didana bere BIHOTZ HANDIA da.​




Eskerrikasko zure testigantza idazteagatik: