julenapezetxea.com

Urtero bezala Goizuetako mendietan 4 elementuen erretiroa eginen dugu Uztailaren 15 eta 16ean. Larunbatean 09:00-etan hasi eta igandean 16:30etan bukatu.

Bi eguneko erretiroa izango da eta praktika ezberdinak eginen ditugu. Gure eta kultura ezberdinetako arbasoek irakatsitako praktika sakratuak eta meditazioak eginen ditugu, horietako batzuk soinuz, instrumentu eta ahotsak erabiliz. Naturaren laguntasunean murgildurik ibiliko gara. Modu naturalean.

Egunerokotasunaren abiadura eta estresa dela eta ahazturik izan dezakegu gure izaera naturala eta baliteke horretaz ez konturatzea ere. Naturaren edertasunaz, eta bertako bizitzaren laguntzaz, berriro aurki dezakegu, talde lanean eta intentzio osoz murgilduz eta elkar lagunduz. Natura berriro ere barnetik ezagutzera, eta horrekin batera baita gure burua ere.

Ura, Sua, Lurra eta Aireak gure errealitatea etengabean sortzen diharduten dantzaren xarma ezagutuz, naturaren zaindariez berriro ohartuz eta haiengandik ikasiz,... hainbat belaunaldiren ondoren, gure benetazko izaera, duhintasuna eta askatasuna berriro ere altxatuz, naturaren parte garela gogoratzera gatoz. Ez intelektualki bakarrik, baizik eta sakon sakonetik.

Ongi etorriak! 

( Edozein galdera duzuela jarri kontaktuan Julenekin: julenapezetxea@gmail.com )